13/12/16

Beste webgune aipagarria

Irrien lagunak webgunea mota askotariko aukerak emate ditu haurrei eta biata gurasoei ere (jolasak, irratia, zorionak, zer egin, probak, deskargak, jolasak, elkartasuna eta denda).
Ikastetxe askotan erabiltzen da, oso egokia baita haurrentzako eta gainera euskeraz dago.
iturria: http://www.irrienlagunak.com/

Jolasak

Hona hemen haurrek teknologia berrietara hurbiltzeko jolasen webgunea. Oso joku errazak erabiltzeko eta hainbat gai ikasteko aukera paregabea.

iturria: http://www.elbuhoboo.com/juegos-educativos.php

13/12/9

Klasean egindako lana

Glogster programaren bidez honako eskema hau  klasekide batekin egin dut, hiruhilabete honetan ematen ditugun irakasgaien inguruan. Etorkizun batean erabilgarria izan ahal zait haurrentzako azalpenak egiteko, praktikoa eta bisuala delako.

13/12/3

Teknologia berriak zereginak gutxitzeko aitzakitzat

Askotan ikusia dut nola irakasle, guraso eta azken batean pertsona pilo, teknologia berriak haien zereginak gutxitzeko aitzakiatzat erabiltzen dituzten. Hona hemen nik pasadan egunean bizitako esperientzia bat:

Duela aste bat nire amarekin taberna batean nengoen, bat-batean ama bat bere semetxoarekin sartu zen. Ama bere lagunekin elkartu zen eta bere semea eserita eta trankil egotera derrigortu zuen bere ondoan. 30 minutu geroago haurra negarrez hasi zen, izan ere, aspertu egiten zen giro horretan. Ama bere kafetxoa edaten eta lagunekin oso gustura zegoen eta haurra negarrez egotea ez zion ardurarik eman. Umea isiltzen ez zenez bere mugikorra utzi zion, jolas batean aritzeko, amak bere gauzekin segitzen zuen bitartean.

Egoera hau nazkagarria iruditzen zait eta honen aurrean aldaketak behar direla argi ikusten dut.
Los niños y el teléfono móvil
iturria:http://www.embarazoymas.com/ninos/los-ninos-y-el-telefono-movil/