13/11/25

13/11/19

Ume guztiek kontrolatzen dituzteteknologia berriak?

Badirudi ume guztiek kontrolatzen dituztela teknologia berriak, baina benetan horrela da?
Hilabete batean praktiketan egon eta gero, kontu honen inguruan zenbait gauza ikusteko aukera izan dut. Nire praktiketako klasean bi ume nituen ez zutenak batere kontrolatzen teknologia berriak. Honen arrazoia anitza izan ahal zen, baina bi kasu hauetan arrazoi ekonomikoak ziren. 

Ikastetxean eta klasean zeuden teknologiei esker beraien garapen teknologikoa garatzeko aukera zuten, besteekiko desoreka teknologikoa orekatuz. Ondorioz kasu hauek ikusita funtsezkoa iruditzen zait berrikuntza hauek hezkuntzan egotea (beste hainbat arrazoi gehiago badaude ere).

13/11/18

Teknologia berrien erabilera

Hona hemen teknologia berrien inguruko youtubeko bideoa, beti ere haurrei zuzenduta, oso ulergarria eta entrenigarria dena haientzako. Bertan gehiegi erabili behar ez ditugula esaten digu eta baita teknologia berri hauek izan ahal dituzten arriskuez abisatzen gaitu.


13/11/12

"Hik hasi"ko artikulu deigarria

Hona hemen Hik Hasin aurkitu dudan artikulo interesgarri baten zatia:

"Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere."