Hona
hemen Hik Hasin aurkitu dudan artikulo interesgarri baten zatia:
"Dirudienez,
Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka
dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago:
Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?
Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen
dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu
horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa
hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina
hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko.
Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi
sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera
interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko
denbora luzea behar izan badute ere."
|

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina