13/12/16

Beste webgune aipagarria

Irrien lagunak webgunea mota askotariko aukerak emate ditu haurrei eta biata gurasoei ere (jolasak, irratia, zorionak, zer egin, probak, deskargak, jolasak, elkartasuna eta denda).
Ikastetxe askotan erabiltzen da, oso egokia baita haurrentzako eta gainera euskeraz dago.
iturria: http://www.irrienlagunak.com/

Jolasak

Hona hemen haurrek teknologia berrietara hurbiltzeko jolasen webgunea. Oso joku errazak erabiltzeko eta hainbat gai ikasteko aukera paregabea.

iturria: http://www.elbuhoboo.com/juegos-educativos.php

13/12/9

Klasean egindako lana

Glogster programaren bidez honako eskema hau  klasekide batekin egin dut, hiruhilabete honetan ematen ditugun irakasgaien inguruan. Etorkizun batean erabilgarria izan ahal zait haurrentzako azalpenak egiteko, praktikoa eta bisuala delako.

13/12/3

Teknologia berriak zereginak gutxitzeko aitzakitzat

Askotan ikusia dut nola irakasle, guraso eta azken batean pertsona pilo, teknologia berriak haien zereginak gutxitzeko aitzakiatzat erabiltzen dituzten. Hona hemen nik pasadan egunean bizitako esperientzia bat:

Duela aste bat nire amarekin taberna batean nengoen, bat-batean ama bat bere semetxoarekin sartu zen. Ama bere lagunekin elkartu zen eta bere semea eserita eta trankil egotera derrigortu zuen bere ondoan. 30 minutu geroago haurra negarrez hasi zen, izan ere, aspertu egiten zen giro horretan. Ama bere kafetxoa edaten eta lagunekin oso gustura zegoen eta haurra negarrez egotea ez zion ardurarik eman. Umea isiltzen ez zenez bere mugikorra utzi zion, jolas batean aritzeko, amak bere gauzekin segitzen zuen bitartean.

Egoera hau nazkagarria iruditzen zait eta honen aurrean aldaketak behar direla argi ikusten dut.
Los niños y el teléfono móvil
iturria:http://www.embarazoymas.com/ninos/los-ninos-y-el-telefono-movil/

13/11/25

13/11/19

Ume guztiek kontrolatzen dituzteteknologia berriak?

Badirudi ume guztiek kontrolatzen dituztela teknologia berriak, baina benetan horrela da?
Hilabete batean praktiketan egon eta gero, kontu honen inguruan zenbait gauza ikusteko aukera izan dut. Nire praktiketako klasean bi ume nituen ez zutenak batere kontrolatzen teknologia berriak. Honen arrazoia anitza izan ahal zen, baina bi kasu hauetan arrazoi ekonomikoak ziren. 

Ikastetxean eta klasean zeuden teknologiei esker beraien garapen teknologikoa garatzeko aukera zuten, besteekiko desoreka teknologikoa orekatuz. Ondorioz kasu hauek ikusita funtsezkoa iruditzen zait berrikuntza hauek hezkuntzan egotea (beste hainbat arrazoi gehiago badaude ere).

13/11/18

Teknologia berrien erabilera

Hona hemen teknologia berrien inguruko youtubeko bideoa, beti ere haurrei zuzenduta, oso ulergarria eta entrenigarria dena haientzako. Bertan gehiegi erabili behar ez ditugula esaten digu eta baita teknologia berri hauek izan ahal dituzten arriskuez abisatzen gaitu.


13/11/12

"Hik hasi"ko artikulu deigarria

Hona hemen Hik Hasin aurkitu dudan artikulo interesgarri baten zatia:

"Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere."



13/10/21

Teknologiaren erabilera umeetan: arazoa edo aurrerapena?


Haurrak  teknologiaren erabilpenarekin erlazionatzen ditugunean, ikuspuntu anitz daude. Batzuei ez zaie beharrezkoa iruditzen umeak hurbiltasuna edukitzea teknologia berriekin baina beste batuei ordea egokia iruditzen zaie.

 Egia esateko ez da eztabaidagarria teknologiak duen garrantzia gaurko gizarte honetan, izan ere, indar handia du. Beraz niri funtsezkoa iruditzen zait hurbilketa hori sustatzea txiki-txikitatik.

Hurbilketa hori sustatzen gurasoek zein eskola berak lagun dezake.