13/11/19

Ume guztiek kontrolatzen dituzteteknologia berriak?

Badirudi ume guztiek kontrolatzen dituztela teknologia berriak, baina benetan horrela da?
Hilabete batean praktiketan egon eta gero, kontu honen inguruan zenbait gauza ikusteko aukera izan dut. Nire praktiketako klasean bi ume nituen ez zutenak batere kontrolatzen teknologia berriak. Honen arrazoia anitza izan ahal zen, baina bi kasu hauetan arrazoi ekonomikoak ziren. 

Ikastetxean eta klasean zeuden teknologiei esker beraien garapen teknologikoa garatzeko aukera zuten, besteekiko desoreka teknologikoa orekatuz. Ondorioz kasu hauek ikusita funtsezkoa iruditzen zait berrikuntza hauek hezkuntzan egotea (beste hainbat arrazoi gehiago badaude ere).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina